Irudia. Eibar
Babesa jasoko dute aste osoan
Bederatzi auzipetuei babesa agertzeko, egun osoko ekitaldiak antolatu zituzten atzo Leioan (Bizkaia), Eibarren (Gipuzkoa) eta Etxarri-Aranatzen (Nafarroa). Herenegun, Bilboko Plaza Zirkularrean, ekintza ikusgarri bat egin zuten tortura salatzeko. Gaurko, berriz, elkarretaratzera deitu dute Bilboko Irola auzoan, eta martxa egingo dute Ezkaba mendira (Nafarroa), Antsoainetik abiatuta. Astelehenean eta asteartean, epaiketaren lehen egunean, mobilizazioak egitera deitu dute auzipetuen herrietan. Asteazkenean, halaber, ekitaldi bat egingo dute Madrilgo Vallecas auzoko San Carlos Borromeo parrokian, eta han izango dira auzipetuak. Larunbatean, hitzaldia eta elkartasun afaria egingo dute Otsagabian (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu