ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Badute galdera Goierrin: "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?"

Bermeon ere galdeketa egingo dute datorren urtean. Bideoa: Goierriko Hitza. [Youtube]https://youtu.be/f7MUm_8p3t4[/Youtube]

jon olano
2016ko apirilaren 9a
09:21
Entzun

Ekainaren 19an egingo dute galdeketa Gipuzkoako Goierriko herrietan, eta galdera aurkeztu dute Legazpin: "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?". Diman (Bizkaia) egun berean egingo dute galdeketa, eta ostiralean jakinarazi zuten Goierriko galdera bera izango dela.

Elkarrekin lelopean eginiko fasean adostu dute galdera Goierrin. 27 lagun arduratu dira galdera zehazteaz. Idiazabalen otsailaren 27an egin zen eztabaida irekian ateratako mamia mahai gainean jarri eta bost ardatzetan banatu dituzte herritarren ondorioak: beldurra, kezkak, aukerak; subjektua (nork erabaki), zergatik galdeketa (iraganaz), zertarako (etorkizunaz), eta galderan inguruko hausnarketa. Horregatik, galdeketa egiteko bidearen garrantzia nabarmendu dute: "Ez dugu beldurrik eduki behar, parte hartze prozesuak naturalak dira, topikoak hautsi behar ditugu".

Goierriko Gure Esku Dago-k bideoklip bat sareratu du galdeketa egiteko prozesuaren harira:

[Youtube]https://youtu.be/jS8yvr_M8dE[/Youtube]

Luzatuz doa 2016an edo 2017an Euskal Herriaren estatus politikoaz galdeketa egingo duten herrien zerrenda. Bermeon eta Busturian 2017ko apirilaren 2an egin nahi dituzte galdeketak. Igande honetan emango dute horren berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.