Baionako gizon bati 15 urteko presoaldia eman diote adingabeak bortxatzeagatik

Zortzi adingaberi eraso egiteagatik epaitu dute Paueko Auzitegian 69 urteko gizonezkoa. Erasotzailearen familiakoak dira biktimetako lau.

Paueko Auzitegia, artxiboko argazki batean. GAIZKA IROZ.
Paueko Auzitegia, artxiboko argazki batean. GAIZKA IROZ.
Xalbat Alzugaray
2025eko maiatzaren 22a
18:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Baionako 69 urteko gizon bati 15 urteko presoaldia eman diote, hainbat adingaberi sexu erasoak egiteagatik, tartean bortxaketak. Asteartetik epaitu dute Paueko Auzitegian, eta gaur karrikaratu dute erabakia. Sud Ouest egunkariaren arabera, kasik hogei urtez, orotara zortzi adingaberi eraso zien gizonak; biktimetatik lau familiakoak dira.

Urteak isilik eman ondotik, 2021ean gizon batek salatu zuen eraso egin ziotela 13-15 urte zituelarik. Lekukotasuna argitaratu ondotik, bertze zazpi pertsonak eman zuten salaketa. Biktima gehienak erasotzailearen hurbilekoak dira.

Hain zuzen ere, gizonezkoak Baionan eta Ainhoan (Lapurdi) dituen etxeetan gertatu ziren erasoak. Hainbat hedabidek kontatu dutenez, Labenneseko (Okzitania) kanpin batean ere gertatu ziren erasoak, haurrekin egin zituen ateraldien karietara.

Auzi denboran, Amandine Boyer abokatu orokorrak aditzera eman du gizonezkoak konfiantza emateko estrategiak baliatu zituela biktimengana gerturatzeko, eta, batez ere, erasoaren ondoko isiltasunari eusteko.

69 urteko gizona Baionako errugbi talde bateko gazteez arduratu zen luzaz. Orain arteko inkestak ez du momentukotz salaketarik jaso eremu horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.