Gizartea

Baionako bestetan jipoitu zuten gizonezkoa hil egin da

Eraso egin zioten etxera sartzen ari zela: behin eta berriz jo zuten, bortitz, eta koma artifizialean zegoen ordutik

jarraia231451.jpg
arantxa iraola
2023ko abuztuaren 3a
21:07
Entzun

Asteon egin du Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak hiriko bestetako balorazioa, eta giro «goxoan» joan zirela esan du. Baina izan dira gertaera larriak; hilaren 26an, gauean, 46 urteko gizonezko bati eraso egin zioten etxera sartzen ari zela. Ate aitzinera iristean, hiru gizonek sartzea trabatu zioten; galdetu zienean handik mugitzeko, jo egin zuten, behin eta berriz, bortizki. Baionako prokuradoreordeak esana zuen gizona koma artifizialean zegoela, eta hiltzeko arriskua zuela oraindik. Gaur ilunabarrean France Bleu hedabideak jakinarazi duenez, hil da gizonezkoa.

Erasoaren berri izan ondoren, ikerketa bat abiatu zuten, hilketa ahaleginarengatik, eta Polizia erasotzaileen bila dabil. Beste heriotza bat ere izan zen Baionako besten testuinguruan. 18 urteko mutil bat hilik atzeman zuten igandean bere etxean, Donibane Lohizunen (Lapurdi). Iturri ofizialek adierazi zutenez, «ez zuen osasun arazorik, eta kirolaria zen». Zehaztu zutenmutilaren bi adiskidek onartu zutela alkohola edateaz gain «estasi gisa saldu zizkieten bi pilula» erosi zituztela.

Indarkeria matxistaren itzala ere presente egon da Baionako bestetan; lau bortxaketa salatu dira. Horietako bat artxibatu gin du Fiskaltzak. Herriko Etxearen arabera, 1,3 milioi pertsona izan dira guztira bestetan, eta balorazioan, oro har, izan den giro ona nabarmendu behar da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.