Baionako ospitaleko leku eskasagatik Pauera eta Akizera eraman dituzte lau paziente

Baionako ospitaleko suspertze zerbitzua bete-beteta dago.

Osasun langileak paziente bat lekualdatzen, Baionako ospitalean. Artxiboko irudia. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko abuztuaren 11
16:48
Entzun

Iragan astean aktibatu zuen plan zuria Baionako ospitaleak, COVID-19a duten pazienteen kopurua azkarki emendatu baita azken asteetan. Plan zuriaren bidez, zerbitzuen berrantolaketa bat egin dezake osasun egiturak, eta, hala, gaitza duten pazienteak artatzeko ohe kopurua emendatu zuten. Suspertze zerbitzua hamabost ohetik hogei ohera pasatu ahal izan zuten. Alta, ospitaleratzeek gora egiten segitzen dute, eta mukuru beteta dago ospitalea: lau paziente beste ospitale batzuetara eraman behar izan dituzte, ohe eskasiagatik. ZIUetako hiru paziente Paueko (Okzitania) ospitalera eraman dituzte, eta, beste bat Akizeko (Landak) ospitalera.

Egoerari aurre egiteko, Eskualdeko Osasun Agentziak Akitania Berria osora zabaldu zuen plan zuria, atzo. Gisa horretan, eskualdeko beste ospitaleek ere COVID-19a duten pazienteak artatzeko ohe kopurua emendatzen ahalko dute. Maritxu Blanzaco Eskualdeko Osasun Agentziako departamenduko buruak erran duenez, Ipar Euskal Herriko egoera «kezkagarria» da: «Neurgailu guziak alertan daude. Oraingoz, ez dugu laugarren oldarraldiaren muina jo; beraz, ospitaleratzeetan oraindik agertuko da emendatze bat».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.