Baionako portuan amonio nitratorik ez du nahi Europe Ecologiek

Berdeek salatu dute «gardentasun eskasa» dela Yara enpresaren nitratoa portutik pasarazteari buruz

Jenofa Berhokoirigoin.
Bokale
2011ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Yara enpresaren amonio nitratoa Baionako portutik pasaraztearen aurka da Europe-Ecologie Berdeak. Akitaniako Kontseiluanproposamen horretaz hitz egiterakoan jarrera hori entzunaraziko dutela segurtatu dute Alice Leizagezahar, David Grosclaude eta Monique de Marco eskualdeko kontseilari ekologistek. Hainbat duda argiturik gabe daudela, proposamen horri buruz «gardentasun eskasa» dagoela diote.

Amonio nitratoak leherketa arrisku handiak izanki,portuak segurtasun neurri egokirik ez duela uste dute. Mezu hori jakinarazi zuten atzo Bokalen (Lapurdi) egin prentsaurrekoan. Jakinez Baionako Portuaren kudeaketa Akitaniaren esku dela, haien iritzia plazaratzeko «ardura» zutela zehaztu zuten.

Orain arte, esportaziorako, Mediterraneoko Port-la-Nouvelle (Okzitania) erabiltzen du Yarak. Orain, dirua aurrezteko, itsasontziak Baionatik kargatzeko proiektua dauka. Hortik pasaraziz, tren bidaia 350 kilometroz txikituko luke, 300.000 euroko onura eginaraziz enpresari. Amonio nitratoa portutik ez pasarazteak Pardiako (Biarno) Yara enpresako 94 lanpostuak zalantzan ezarriko lituzke, zuzendaritzaren arabera. Hori «xantaiatzat» jotzen dute hautetsiek, gerora zuzendaritzak desadostasun hori erabil dezakeelako deslokalizazitzatzeko. Beraz, benetan Biarnon gelditzeko xedea ote duen argitzeko eskatu diote hautetsiek Yarako zuzendaritzari. 150 estatutan presente da multinazionala eta iaz bi miliar euroko diru sartzea izan zuen.

Prefetaren erabakia 26an

Pirineo Atlantikoetako prefetak urriaren 26a jakinaraziko duamonio nitratoa Baionako portutik pasaraztea onartuko duen. Europe Ecologie Berdeez gain, Bokale, Baiona, Angelu eta Tarnoseko (Frantzia) auzapezek desadostasuna jakinarazi dute, arrazoi berdinentzat. CADE ingurumena babesteko elkartea ere Baionatik pasaraztearen aurka agertu da. Amonio nitratoak eragin zuen Tolosako (Okzitania) AZF kimika plantaren leherketa, eta anitzek dute hori gogoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.