Baionan eraso homofobo bat izan dela salatu dute

Erran dutenez, Patxa plazan gertatu zen erasoa, azaroaren 4an.

Eraso homofobo bat salatzeko elkarretaratze bat, Bilbon, artxiboan. MONIKA DEL VALLE
Oihana Teyseyre Koskarat.
2023ko azaroaren 10a
17:15
Entzun

Baionan hamabost bat gaztek bi pertsonari eraso egin zietela salatu dute egun, agiri baten bidez. Bertan kontatzen dutenez, erasoa azaroaren 4an gertatu zen, arratseko hamaiketan, Baionako Patxa plazan. Erasotuek entzundako irainen arabera, eraso homofoboa izan dela salatu dute. Erasotuetako batek buruan kolpe bat bildu zuen, eta puntuak egin behar izan zizkioten zauria hesteko.

Agirian irmoki salatu dute gertatutakoa, eta erran dute ez dutela sekula onartuko «sexu orientazioaren, generoaren, jatorriaren edo gaitasunaren araberako diskriminaziorik». Gaitzetsi dute «indarkeria matxistaren erakustaldi» hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.