Zabortegiko langileek aurkitu zuten hilotza, larunbat eguerdian, boltsa baten barruan. Baionako Polizia Judizialak ez du oraindik argitu garezurreko kolpea nahita eman zioten, edo zaborretara botatzean edo zabortegira eramatean hartu zuen.
Baionako eta inguruetako erietxeetan ibili da Polizia amaren edo gurasoen bila, baina ez dute, oraingoz, inongo aztarnarik erdietsi.
Heriotza
Baionan hilotz agertutako haur jaio berriaren ingurukoak ikertzen jarraitzen du Poliziak
Frantziako Polizia Judizialak ez du oraindik larunbatean Baionako zabortegian hilotz agertutako haur jaio berriaren gurasoak nortzuk diren argitu, ez eta zehazki nola hil zen ere. Haurtxoa emakumezkoa zen eta 3,8 kilo pisatzen zuen. Autopsiaren arabera, bizirik jaio zen eta ordu batzuren buruan garezurrean kolpe handia jasota hil zen. Beste bortizkeria arrastorik ez zuen gorputz guztian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu