BAK: «ETA hutsegite bat izan dela aitortu behar du ezker abertzaleak»

«Indarkeriaren biktima guztiak» gogoraraziko ditu Bakearen Aldeko Koordinakundeak igandean, Bilbon

Erredakzioa
Bilbo
2011ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Bakearen Aldeko Koordinakundeak (BAK) uste du ezker abertzaleak beste indar politikoek baino erantzukizun handiagoa duela biktimen alorrean. «ETAren indarkeria arrazoitu, legitimatu edota babestu duten horiek biktimekiko erantzukizun izugarria dute. Horiek ETAren biktimekiko ardura berezia hartu beharko lukete, alboratu ezinekoa», esan du Javi Llorente BAKeko eledunak. Hori hala, ETA «hutsegite larri bat» izan dela aitortzeko eskatu dio ezker abertzalea, eta erakunde armatuak eragin duen mina «inolako justifikaziorik gabe» aitortzeko eskatu dio. «Biktima guztien oroimena landu behar dugu. Baina guztiak horren barruan ez dugu onartuko berdintze mingotsik edota ekintza laidogarrien justifikaziorik». Llorentek jakitera eman duenez, BAKek «indarkeriaren biktima guztiak» gogoraraziko ditu igandean, 12:30ean, Bilboko Casilda Iturrizar parkean egingo duen ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.