konponbideari begira

Bake prozesuaren alde lanean segitzeko konpromisoa agertu dute Arnaldo Otegik eta Jonathan Powellek

Londresen bildu dira gaur goizean. Bi politikariek gaitzetsi egin dute Espainiako Gobernuaren jarrera. Gatazkaren konponbiderako aukeraren inguruan Madrilek jokabide "zentzugabe" eta "ahula" izan duela adierazi dute. Bideoa: Powell eta Otegi, Londresen.         [youtube]https://youtu.be/L5R6p8JENeo[/youtube]    

Gorka Berasategi Otamendi.
2016ko apirilaren 25a
07:20
Entzun

Jonathan Powellekin bildu da gaur goizean Arnaldo Otegi, Europan egiten ari den biraren baitan. Erresuma Batuko lehen ministro ohi Tony Blairren kabinete burua izandako da Powell, eta Londresen hartu du Sortuko presidentea.

Otegi eta Powell ados agertu dira Euskal Herriko egoerari buruzko irakurketan. Biak agertu dira prest bake prozesuari bultzada emateko. Powellek adierazi duenez, "gatazkaren ondorioei irtenbidea emateko lanean" jarraituko du. Otegi ere gertu azaldu da. "Gure esku dagoen guztia egingo dugu prozesua amaierara eramateko".

Otegik eskertu egin dio Powelli bake prozesuaren alde egin duen lana. "Bere garaian oso ekarpen garrantzitsua egin zuen, eta oraindik ere horretan ari da", azaldu du. Powell Aieteko Itunaren bultzatzaileetako bat izan zen 2011n.

Arratsaldean, hitzaldia eskainiko du Otegik Erresuma Batuko Parlamentuan. All Party Group on Conflict Issues taldeak antolatu du Westminster Jauregiko solasaldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.