ETAren jardun armatuaren amaiera

'Bakea behar dugu' kartela kendu dute

Bizkaiko Foru Jauregian azken hamalau urteetan eskegita eduki duten idatzia kentzeko ekitaldia egin dute

Erredakzioa
Bilbo
2011ko urriaren 28a
00:00
Entzun
ETAren jardun armatuaren behin betiko amaieraren iragarpenaren ondotik, Bizkaiko Foru Jauregiko balkoietan 1997tik eskegita egon den Bakea behar dugu idatzia kendu egin zuten, atzo, ekitaldi ofizial baten bidez. Jose Luis Bilbao ahaldun nagusia eta Jose Alberto Pradera eta Josu Bergara ahaldun nagusi ohia arduratu ziren kartela kentzeaz. 2003an diputatu kargua hartuzuenetik «desiratzen» zuen gauza zela adierazi zuen Bilbaok. Biktimentzako hitzak ere izan zituen Bilbaok.

Ekitaldian Batzar Nagusietan ordezkariak dituzten alderdietako kideak izan ziren, Bildukoak izan ezik, baita EAJren ordezkaritza zabal bat ere, Iñigo Urkullu presidentea buru zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.