Eusko Legebiltzarrean ez ezik, Gipuzkoako Batzar Nagusietan ere eztabaidatuko dute bakegintzari buruz hilaren 30ean. Bilduk eta Aralarrek mozio bat aurkeztu dute espetxe politikari eta biktima guztien onarpenari buruz, eta PSE-EEk osoko zuzenketa bat sartu du. Sozialisten asmoa da ahalik eta bat egite zabalena lortzea; hori dela eta, Bilduk eta Aralarrek eginiko aldarrikapenekin batera, ETAri desegin dadila eskatzen dion aipamen bat sartu dute euren testuan.
Bildu eta Aralarren mozioaren hirugarren puntuan —espetxe politikari buruzkoa—, «gaixotasun larriak dituzten presoak berehala aske uzteko» eskatu dute, baita «zigorraren parterik handiena betea duten eta legearen arabera baldintzapean aske egon daitezkeenak» askatzeko ere. Horrekin batera, espetxeei buruzko eskumenak eskualdatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari, eta aldarrikatu«eskubide guztiak inolako salbuespenik gabe defendatzeko konpromisoa, baita herritar guztiak, preso daudenak ere bai, eskubideez eta askatasunez, politikan parte hartzeko eskubidea bermatzeko».
Ñabardura batzuekin, sozialisten testuak bat egiten du Bilduk eta Aralarrek egindako eskaerekin. Bertan, espetxe politika malgutu beharra azpimarratu dute, eta Parot doktrinaren amaiera progresiboa eskatu; hori, baina, «egungo legediaren barruan» egin behar dena diote.
Horrekin batera, ETAri buruzko aipamen bat sartu dute zuzenketan. Bertan, ETAri eskatu dio«armak eman eta desegiteko urratsak egiteko».
Bakegintzari buruz eztabaidatuko dute Gipuzkoan, hilaren 30ean
Mozio batean espetxe politika aldatzeko eskatu dute Bilduk eta Aralarrek, eta PSE-EEk zuzenketa aurkeztu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu