Bere zeregina «berriro definitu» du Baketik zentroak, eta hemendik aurrera «norbera eta gizartea aldatzeko baliabide etikoak eskaintzea» izango dela nabarmendu du. Baketik-ek uste du Euskal Herriko egoera politikoa aldatzearekin batera aldaketa soziala eta pertsonala sustatu behar direla, euskal gizarteko sektoreen arteko adiskidetzea indartzeko. «Bizikidetzaren kultura berri bat beharrezkoa da iraganeko joerak gainditzeko», azaldu du Jonan Fernandez Baketik-eko zuzendariak.
Baketik zentroak bere bosgarren urteurrena ospatu du asteburu honetan, eta aurrera begirako lan ildoak zehaztu ditu. Arantzazuko Gandiaga topagunean (Oñati, Gipuzkoa) atzo eginiko ekitaldian bildutako herritarrekBaketik berrabiarazi da adierazpena jaso zuten, berrikuntza prozesuaren abiapuntuekin.
Jonan Fernandezek nabarmendu duenez, «krisialdi garaiotan» beharrezkoa da gizarte eredu ezberdinak sustatzea. Euskal gatazkari begira, «antzinako joerak» gainditzeko «kultura kritiko» bat beharrezkoa dela dio. «Hamarkadak iraun duen gatazka bortitz baten ondoren, adiskidetze kritikoa lehentasun bat da, iraganeko zauriak sendotzeko eta etorkizunean sor daitezkeen banaketa suntsitzaileei aurre hartzeko».
Bakea eta etika oinarritzat hartuta sortu zuten, duela bost urte, Baketik zentroa. Ordutik proiektu eta jarduera ugari bete ditu, eta pedagogia bat landu du: Bizizikasi. Hainbat esparrutan erabili da pedagogia hori, hezkuntza arloan bereziki.
@Baketik-en txostena kontsultatzeko:
www.baketik.org
Baketik-ek baliabide etikoak eskainiko ditu, adiskidetzea sustatzeko
Aurrera begirako lan ildoak zehaztu ditu bakegintza zentroak, bere sorreraren bosgarren urteurrenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu