Gizartea

Balea txiki bat harrapatuta geratu da Zarauzko portu ondoan

Irteteko ahaleginetan odol asko galdu du zetazeoak.

jarraia156988.jpg
2018ko irailaren 22a
08:18
Entzun 00:00:0000:00:00

Hura ikustera jende asko bildu den arren, ez da ikuskizun atsegina izan. Arratsaldean gertatu da. Bost metro inguruko balea txiki bat Zarauzko portu ondoan harrapatuta geratu da, eta askatzeko ahaleginetan odol ugari galdu du.

[youtube]https://youtu.be/lLD0rvvvvdg[/youtube]

Azkenean, baina, ahaleginek merezi izan dute, eta hesi ondotik irtetea lortu du. Getaria aldera joaten ikusi dute portura bildutakoek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.