Banketxeek jendea etxetik ez botatzeko borondatea dutela esan du Jaurlaritzak

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Hipoteka ordaindu ezin dutela-eta etxetik botatzen dituztenen egoera aztertze aldera, banketxe eta aurrezki kutxetako hamasei ordezkarirekin bildu zen atzo Eusko Jaurlaritza. Bileratik baikor irten ziren Jaurlaritzako ordezkariak. «Arazo hau konpontzeko borondatea ikusi dugu banketxeen aldetik», adierazi dute. Jaurlaritzaren xedea da halako kasuetarako bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzu bana sortzea. Horien bidez, diru arazoak dituztenek hipotekaren baldintzak berriz negoziatu ahal izateko bideak aurkitu nahi dituzte. Kutxabankeko presidente Mario Fernandezek aste honetan proposatu du administrazioek halakoetarako diru funts bat sortzea eta aurrezki kutxek gizarte ekintzaren bidez ekarpena egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.