Irudia. Iruñea
BARCINAREN HARRERA SAHARAKO UMEEI
Uda Nafarroan igarotzen ari diren Saharako haurren ordezkaritza bati harrera egin zioten atzo Yolanda Barcina presidenteak eta Jesus Pegenaute Gizarte Gaietarako kontseilariak. Tindufeko kanpalekuetan bizi diren 126 neska-mutiko ari dira oporraldia Nafarroan igarotzen. Haurrak harreran dituzte familien lana eskertu zuen Barcinak. Nafarroan Saharako duen ordezkari Ahmed Salamak kooperanteen auzia hartu zuen hizpide; Tindufera itzultzeko eskatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu