Barcinari aurten ere oihukatu diote "kanpora!" prozesioan

2010eko uztailaren 7a
16:07
Entzun
Ez da beste urte batzuetako liskarrik gertatu, baina gaur ere izan dira San Fermin eguneko prozesio bukaeran tentsio uneak udalbatza pasatzen ari zela; batik bat, Curia karrikan eta inguruan.

Iruñeko alkate bezala azkeneko sanferminak ditu Yolanda Barcinak (UPN), eta ez du "kanpora!" oihurik entzun gabe bukatu gaurko prozesioa. Jende askok egin du haren aurkako protesta. Txistuak entzun dira, dena den, gehien. Aldarrikapenezko euskarazko kantak ere aditu dira. Lagun batzuek Independentzia jartzen zuen kartelak zabaldu dituzte. Udaltzainak pertsona batzuen aurka oldartu da, baina ez da gauza handirik gertatu.

Bestela, jendea erruz. 10:00ak pasatxo zirela hasi da prozesioa, gero elizkizuna, santua utzi dute atzera zegoen lekuan, eta prozesioaren bukaera. 14:15ak aldera amaitu da. Festetako hitzordu nagusietakoa izaten da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.