Barcinari tartak bota zizkiotenak behin-behinean aske utzi ditu epaileak

Astero epaitegira joan beharko dute Mugitu taldeko hiru kideek, eta baimenik gabe ezingo dute Espainiatik irten

Ertzainak, eraikina okupatu zuten gazteak identifikatzen. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Iruñea
2011ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Julio Villanueva, Gorka Ovejero eta Ibon Garcia Mugituko kideak behin-behinean aske utzi ditu gaur, bermerik gabe. Urriaren 27an Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari tartak bota zizkioten Tolosan (Okzitania), abiadura handiko trenaren egitasmoa salatzeko.

Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu zuten atzo hirurek, baina uko egin zioten epailearen aurrean hitz egiteari. Agintearen aurkako delitua leporatzen die fiskalak hirurei, eta lau eta sei urte bitarteko espetxe zigorra jaso dezakete. Gainera, epaileak kautelazko neurri ugari ezarri dizkie; besteak beste, astelehenero etxetik gertuen duten auzitegira joan beharko dute eta epailearen baimenik gabe ezingo dira Espainiatik atera.

Auzipetuek elkartasun adierazpen ugari jaso dituzte. Auzitegi Nazionalaren aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo, Desobedientzia ez da delitua, delitua AHTa da lelopean. EILAS sindikatuak eta ezker abertzaleak ere babesa adierazi diete, eta absolbitzeko eskatudute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.