Barkosek dio NaBain Aralar ez dela ezinbestekoa

Urizarrek azaldu du EAJren erabakitze eskubidearen inguruko proposamenak ez duela «ibilbiderik»

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Uxue Barkos Espainiako Kongresuko NaBaiko diputatuak adierazi du Nabai «hauteskundeetako eskaintza» dela eta aurrerantzean ere hala izango dela Espainiako Gorteetarako bozei begira, eta, era horretan, esan du Aralar «beharrezkoa» dela, baina ez dela «ezinbestekoa».

Bilduko bozeramaileetako batek, Maiorga Ramirezek, berriz, «batasunaren» eta «erabakitze eskubidearen» alde egin du azaroaren 20ko hauteskundeei begira,«bozetarako aukera» izan dadin.

Bestetik, Espainiako Konstituzioa aldatu egingo dutela-eta, EAJk erabakitze eskubidearen inguruko zuzenketa aurkeztuko du. Pello Urizar EAko idazkari eta Bilduko bozeramaileak azaldu du «oxala» huts egingo balu, baina proposamen horrek ez duela «ibilbiderik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.