Barredak dio Bilduk agerian uzten duela «betiko Batasuna» dela

Espainiako politika ekonomikoa «hondamenezkoa» izatearen «ardura» egotzi dio EAJri

2011ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Leopoldo Barreda EAEko PPren bozeramaileak honako hau adierazi du: «Bilduk hartzen duen erabaki bakoitzak gehiago uzten du agerian batzuek bagenekiena: betiko Batasuna dela». Era berean, azaldu du «legezkotasun demokratikoa bete eta onartu gabe» Bilduko kideak «doan» iritsi direla instituzioetara, baina bai, ordea, «iseka» eginez.

Barredaren ustez, Bildu erakundeetara iritsi da «batzuen arduragabekeriarengatik, Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko zazpi epaileen erabakiarengatik edo akordioak lortuz EAJk» ez diolako Bilduri «erantzunik eman».

Gainera, Barredak azaldu du EAJ dela Espainiako politika ekonomikoa «hondamenezkoa» izatearen «arduraduna». Izan ere, haren iritziz, «EAJren botoarekin BEZa igo zen, Espainiako aurrekontu orokorrak osatu ziren eta pentsioak izoztu ziren; eta Espainiako familientzat, ETE enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat kolpe handia izan da horrelako gauzak egitea».

ETAk behin betiko indarkeriaren amaiera adieraziko duen aukeraren inguruan, berriz, Barredak adierazi du «horrek ETA Batasunaren interesei bakarrik» egiten diela mesede, eta ez «demokraziarenei».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.