Pernando Barrenaren ustez, ezker abertzaleak Kursaaleko adierazpenarekin egin duen «aldebakarreko urratsak» sinesgarritasuna ematen dio bere apustuari, eta aurrerantzean balio beharko du «herri presioa gero eta handiagoa izateko eta jarrera immobilistak jasangaitzak bilakatzeko». Durangoko Plateruena kafe antzokiko Berbertan ekimenean parte hartu du Barrenak, etaIñaki Soto Gara-ko zuzendariak egindako galderei erantzun die.
Konponbide haizea dabil agiriaren harirabiktimen auziaz jardun du, besteak beste, Barrenak. Alde bakarreko pausoa izanda, mahaiaren beste aldean dagoena «mugiarazteko» balio beharko duela esan du. Azaldu duenez, ezker abertzaleak «berradiskidetze prozesuan lehenengo harri koxkorra» jarri nahi izan duKursaaleko agiriarekin, baina ezinbestekoa deritzo beste eragileek ere «autokritika» egiteari.
Azpimarratu du ezker abertzalea «biktima» delako duela beste biktimekiko «enpatia», eta horregatik uste duela berradiskidetzean aurrera egin behar dela. Azaldu duenez, berradiskidetzea «kultura politiko guztiak elkar onartzeko» prozesu gisa ulertzen du ezker abertzaleak, eta norabide horretan egingo ditu urratsak.
Sorturen legeztatzeaz ere aritu da ezker abertzaleko buruzagia. Legezkoa izatea espero duela esan du, eta erabaki horrek «ilegalizazioaren zikloari itxiera» emateko balio beharko duela. Barrenaren ustez, ezker abertzalearen birsortzea uztargarria izango da bestelako indar abertzale eta ezkertiarrekin batera «fronte zabala» osatzearekin. Une honetan ere ezker abertzalea «akordio estrategikoa» lortzeko lanean ari delaeta ez diola inori aterik itxiko azaldu du: «Oso esku zabal jokatzeko prest gaude».
Pausoen zain
Bestalde, Iñaki Antiguedad Amaiurreko diputatuak Catalunya Radio irrati katean egindako elkarrizketa batean adierazi du ETAk ez lukeela Espainiako Gobernuaren balizko aurrerapausoen zain egon behar, eta bere kabuz urrats gehiago egin beharko lituzkeela. «Ezin gara pausoak itxaroten egon, nahiz eta horiek nahikoak ez izan», azpimarratu du. Dena dela,gaineratu du beste denek ere zer egiteko prest dauden azaldu beharko luketela, «bide berriak irekitzeko».
Gatazka politikoaren biktima guztiak mahai gainean jartzearen aldekoa da Amaiurreko diputatua. Ildo horretan, Kursaaleko adierazpena «oso garrantzitsua» dela adierazi du. «Biktimei buruz hitz egiten dugunean, milaka biktimez hitz egin behar da, torturatutakoak milaka direlako, eta hor estatuaren erantzukizuna ere badago».
Ezker abertzalearen adierazpena bere egiten duela adierazi du, berriz, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. «Zintzoa eta sakona da prozesu honetan aurrerapausoak ematen jarraitzeko». Sinetsita dago alde guztiekaitortuko diotela zintzotasunaagiri horri, nahiz eta gaur egun modu publikoan ez adierazi.
Barrena: «Herri presioa areagotzeko balio behar du aldebakarreko urratsak»
Antiguedadek uste du ETAk «pauso gehiago» eman beharko lituzkeela, Madrilen zain egon gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu