Politika

Barrenak dio EAJren borondate politikoa "zero azpitik" dagoela

Batasunako kide Pernando Barrenak EAJri kritika egin dio gaur. Lizartzako zinegotzi karguak herritarren esku ez uzteko erabakia hartu ondoren EAJk borondate politikoa "zero azpitik" duela erakutsi du Barrenaren ustez. Barrenak hitz horiek esan ditu "apartheid politikoa" salatzeko Bilboko EAJren egoitzaren aurrean egindako kontzentrazioan.

2004ko uztailaren 15a
16:43
Entzun
Batasunako kide Pernando Barrenak kritikatu egin du Lizartzako hiru zinegotzi kargu herritarren esku ez uzteko EAJk hartu duen erabakia. EAJren borondate politikoa "zero azpitik" dagoela uste du Barrenak.

"Espainiako Alderdien Legearen aplikazioak eragin dituen ondorio antidemokratikoen" erantzule zuzenak PP eta PSOE direla esan du Batasunako kideak, baina, urtebetez egoera hobetu nahian ibili arren, EAJ, EA, Aralar eta IU-EBk "egoera luzatzea" ekarri dutela. Bere ustez,"Legea gaindintzeko ekimenak martxan jarri beharrean"."Agente politiko sozial edo sindikalek lege hori gainditzeko ekimenik" ez dituztela abian jarri salatu du.

Barrenak hitz hauek esan ditu, "apartheid politikoa" salatzeko, gaur goizean EAJk Bilbon duen egoitzaren aurrean egindako kontzentrazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.