Bart esandakoan atzera egin du Alonsok: "Zure anaia GALen terrorismoak hil zuen"

Joxi Zabala zenaren arrebari atzoko eztabaidan esan zion ez dela "terrorismoaren biktima", baizik eta "gehiegikeria baten biktima" dela.

Pili Zabala eta Alfonso Alonso, elkarri begira geratu diren unean.
jon olano
2016ko irailaren 16a
22:08
Entzun

Alfonso Alonso izan zen atzo ETB2n egin zuten eztabaidako une azpimarragarrienaren protagonistetako bat. Bakegintzaz ari zirela, Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko lehendakarigai eta GALek hildako Joxi Zabalaren arrebak galdetu dio Alonsori: "Orduan, ez nauzu biktimatzat jotzen?". Hitzez hitz, hala erantzun dio Alonsok: "Legearen arabera, idatzita dagoen bezala, ez. Terrorismoarena ez, baina zu biktima zara, gehiegikeria batena, estatuko funtzionarioen jardun erabat gaitzesgarri batena". Isilik, elkarri begira geratu dira Zabala eta Alonso.

Segidakoa da une horren bideoa:

Gaur, baina, iritzia aldatu du Alonsok, eta tuit bat bidali dio Pili Zabalari, esanez baietz, bere anaia "GALen terrorismoak" hil zuela.

Pili Zabalak eskertu egin dio, eta biktimen errekonozimenduan elkarlanean aritzea espero duela esan.

Hain justu, Alonsok txio hori bidali aurretik Pili Zabalak larritzat jo ditu bere hitzak, eta zuzentzeko eskatu dio, RNEn egin dioten elkarrizketan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.