Bi mugimendu egin zituen atzo PPk ETAren biktimen elkarteak lasaitzeko. Batetik, Antonio Basagoiti AVT elkarteko lehendakari Angeles Pedrazarekin bildu da. Bestetik, Alfonso Alonso PPko talde parlamentarioko buruak prentsaurreko bat eman du biktimei lasaitasun mezu bat bidaltzeko. Amaiur eta Bildu legez kanpo uzteko UPDk egindako eskaera baztertu ondoren, hainbat kritika jaso ditu PPk biktimen elkarteen ingurutik, eta atentatu batean hildako haur baten amak PPren kide txartelari uko egin dio egunotan.
Basagoitik Pedrazari argi utzi dio PPren konpromisoa ETAren porrota lortzearekin, AVTk prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez. Alfonso Alonsok ziurtatu du PP ez dela aldentzen ari ETAren biktimen kolektibotik. Alonsoren esanetan, biktimek uste osoa izan behar dute PPren Gobernua legea betetzeko bermea dela eta «terroristek ez dutela abantailarik izango».
Bide batez, Alfonso Alonsok Bildu eta Amaiur legez kanporatzeko eskaerari ezetz esan izana azaltzen saiatu da. «Huts bat litzateke porrot egingo duen prozedura bat abiatzea. Ezin dugu horrela jokatu. Arduragabea izango litzateke», adierazi du Alonsok.
Basagoiti eta Alonso biktimen elkarteak lasaitzen saiatu dira
EAEko PPko burua AVTrekin bildu da, eta ETAren porrotaren aldeko konpromisoa berretsi dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu