Basagoiti: "Legedia betearaztearen aldekoa naiz, baita gehiengoari ere, Konstituzioa gustatu edo ez"

Herritar batek galdetuta, PPko hautagaiak atzo 'Euskadi Pregunta' saioan esan zuen gehiengoa izanda ere ez lukeela onartuko euskal gizarteak Espainiatik independentziaren alde egitea.

jon ordonez garmendia
2012ko irailaren 29a
21:04
Entzun

ETB2n atzo gauean egin zuten Euskadi Pregunta saioaren bigarren atala. Hainbat herritarrek aurreko astean Laura Mintegiri galdetu ostean, atzo Antonio Basagoiti PPko lehendakaritzarako hautagaiaren txanda iritsi zen. Askotarikoak izan ziren galderak, baina batek sortu zuen, batik bat, harridura gehien.

Mikel Ortiz de Etxebarria irakasle bilbotarrak horrela galdetu zion: "Euskal herritarren gehiengo handi batek Espainiatik independente izatea erabakiko balu, Espainiako Konstituzioaren 8. artikulua ezarri eta tankeak aberriaren batasuna berreskuratzera bidaltzearen alde egongo al zinake?".

Basagoitik garbi erantzun zuen esanez gehiengoa izanda ere ez lukeela onartuko: "Ni legedia betearaztearen aldekoa naiz, Konstituzioa gustatu edo ez". Ondoren gehiengo batek ere ezin duela legediaren aurka egin gaineratu zuen, eta demokrazia zer den legeak ezartzen duela. "Gehiengoek irizpide eta planteamentu demokratikoen barruan egon behar dute".

Hori esan aurretik, ordea, sarean harridura handia sortu zuen esaldia bota zuen Basagoitik, erantzunaren hasieran: "Nik hemen ikusi ditudan tanke, bonba, pistola eta lehergai bakarrak ez ziren armadarenak, ETArenak baizik, kalean, Basurtun, Ondarroan, Donostian, Gasteizen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.