Basagoitik dio ez duela lagunduko Lopez lehendakari kargutik kentzen

PPko buruaren ustez, lehendakariak «zilegitasun osoa du», eta legealdia osorik bete beharko luke

Erredakzioa
Bilbo
2011ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Patxi Lopez lehendakariak «zilegitasun osoa» dauka legealdia amaitzeko, eta PPk ez du lagunduko hura lehendakari kargutik kentzen, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak adierazi duenez. «Abertzaleentzat ez zen zilegi PSE-EEko lehendakari bat egotea PPren babesarekin. Eta eurek gabe herri hau ezin dela gobernatu irudikatu nahi izan dute, Lopez okupa bat balitz bezala eta PPk ateak irekiko balizkio bezala», esan du Basagotik Espainiako irrati kate batean.

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak aurreratzearen aurka agertu da Basagoiti, uste duelako hori eginez ezker abertzalea lagundu nahi dela: «Nahi dutena bada hainbat gauzarengatik eta arduragabekeria politiko handiagatik puztuta dagoen Batasunari hona heltzen laguntzea, ez dugu egingo». Haren ustez, erabat zilegi da «eurena ez den» lehendakari bat egotea, eta«onuragarria da betikoek ez irabaztea».

Bestetik, PPko buruak esan du ETAk jarduera armatua amaitu duela iragarri eta gero, Konstituzioa, herritarrak eta pertsonak lurraldeen gainetik jarri behar direla. Hala, «ETAren erruz kanpora joan ziren euskal herritarrak itzul daitezen» PPneurri sorta aztertzen ari dela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.