EAEko PPko buru Antonio Basagoitik eta Espainiako Barne ministro Jorge Fernandezek berretsi dute ETArekin «zorrotz» jokatzen jarraitu behar dela, elkarrekin izan duten lehenbiziko bileran, atzo PPk prentsa ohar bidez jakinarazi zuenez. Herenegun bildu ziren Basagoiti eta Fernandez, ETAk jardun armatua utzi ostean eta PP Espainiako Gobernura iritsi ostean Euskal Herriko egoeraz mintzatzeko.
Popularren arabera, bi puntu nagusitan bat egin dute Basagoitik eta Fernandezek. Lehena, ETArekiko «orain arteko politikari tinko eustea», eta bestea, berriz, jardun armatua utzi izana «berri ontzat» jotzea; Basagoitiren arabera, «ilusioa eta itxaropena» piztu du berri horrek Euskal Herrian, eta «probestu» egin behar da hori. «Baikortasunezko sintonia dago; noranzko egokian egon gintezke, baina kontuan hartuta oraindik bide asko dagoela egiteko eta bide hori exijentziaren bidez egin behar dugula», esan du PPk.
Horrez gain, «ETAren amaiera kudeatzeko» Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza dagoeneko harremanetan direla ere jakinarazi du hainbat hedabidek, eta Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordearekin telefonoz mintzatu dela Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, baita Barne ministroarekin ere.
Basagoitik eta Fernandezek diote ETArekin «zorrotz» jokatzen jarraituko dutela
EAEko PPko buruak lehen bilera egin du Espainiako Barne ministro izendatu berriarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu