Basarriren bertsoak

2013ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
1936ko gerran Ipar Euskal Herrira joan zen ihesi Iñaki Eizmendi Basarri. Muga gurutzatu zuenean, ordea, salatu egin zuten eta gatibu batailoietan sartu. Aritxulegiko batailoiaren inguruko honako bertsoak kantatu zituen:

Nork egin du gure galde?

Aiako Arritan gaude,

baña beti bezin trebe...

lanean gogoz aritzen gera

soldatarik jaso gabe,

berreun nagusi badaude

gure artaldeân jabe...

Guk umore ona alare!

Otz-aldi eta goseak

ta barau egun luzeak

guk baditugu paseak;

gorputzari on egiten nunbait!

gallur ontako aizeak,

nola baigeran gazteak,

sano dauzkagu esteak,

ez egonarren beteak.

Goizean ekin lanari,

egunsentian pozgarri,

txoriak guziak kantari;

eziñ atera gentzake orain

iñoiz adinbat izardi,

erdietan gaude geldi,

al degunean exeri...

zertan nekatu geiegi?

Oiartzungo neskatillak,

muxu-gorri biribillak,

izan zaitezte abillak;

zertan maitatzen dituzute

kaleko ume zirtzillak,

Aitxulei'n daude trankillak

saltzeko dauden opillak,

pare gabeko mutillak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.