Bat egin du Debagoienako Mankomunitateak Usurbilgo Itunaren edukiekin

Bat egiteko ekitaldia. ANDONI CANELLADA / ARGZKI PRESS.
Erredakzioa
2011ko otsailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Debagoienako Mankomunitateak Usurbilgo Itunarekin bat egin du, eta Zubietan (Gipuzkoa) egin nahi duten errauste plantaren egitasmoan sei urteko moratoria eskatu dio Gipuzkoako Diputazioari. Atzo, Arrasaten, itunarekin bat egiteko Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkatearekin elkartu ziren Pedro Lasagabaster Eskoriatzako alkatea eta Pedro Iturbe Antzuolakoa. Debagoieneko zortzi herrietan atez ateko hondakinen bilketa ezartzea erabakia du mankomunitateak. Epeka joango dira herriak sistema berrian murgiltzen. Antzuola izango da lehendabizikoa; ondo bidean, martxoaren 7an bilketa moldearekin hasteko asmoa dute. Usurbilgo Ituna 2010eko martxoaren 12an izenpetu zuten Gipuzkoako hainbat sindikatu, gizarte eragile, talde ekologista eta alderdi politikok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.