Radio Euskadin egin diote gaur elkarrizketa Jose Antonio Pastor PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileari. Europa Press albiste agentziak bildutako datuen arabera, Pastorrek "ahalik eta lasterren" Batasuna legeztatzeko itxaropena agertu du. Gainera, su-etena egiaztatu ostean ezker abertzalea datozen udal hauteskundeetan presente egoteko bidea egiten hasi beharko litzatekeela iritzi dio.
Duela egun batzuk, Genma Zabaleta alderdi sozialistako kideak egindako adierazpenekin bat etorri da Jose Antonio Pastor. Izan ere, PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen ustez inor ez litzateke "harritu" behar, Batasunak eta alderdi sozialistak akordioak erdietsiko balituzte. Genma Zabaleta bere alderdikidearen adierazpenak egokiak izan zirela azaldu du. "Egun Batasunaren munduarekin ez da posible, baina zergatik ez hemendik urte batzuetara", gaineratu du.
Politika
Batasuna "ahalik eta lasterren" legeztatzea espero du PSEk
Jose Antonio Pastor PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak gaur adierazi duenez, su-etenaren egiaztatzea datozen egunetan izan daiteke. Horren ostean, urratsak eman behar dira Pastorren ustez "ezker abertzalearen adierazpide bat" datorren udal hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko. Era berean, azaldu duenez, inor ez litzateke "harritu" behar etorkizunean Batasuna eta alderdi sozialistaren artean akordioak erdietsiko balira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu