Batzar Nagusiek AHTa eta Pasaiako portua nahi dituzte

EAJk, PSE-EEk eta PPk babestu dituzte Gipuzkoako azpiegitura handiak; Aralar eta Bildu kontra agertu dira

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Berriki Donostiako udalbatzan egin zuten moduan, oraingoan Gipuzkoako Batzar Nagusietanbatu dituzte botoak EAJk, PSE-EEk eta PPk, herrialdean egin nahi dituzten hainbat azpiegitura handi babesteko. Hain zuzen ere,abiadura handiko trena (AHT), Donostiako geltokia eta Pasaiako kanpoko portua egitearen alde agertu da batzar nagusietako gehiengoa. Bilduk eta Aralarrekez dituzte proiektu horiek babestu, baina gutxiengoan geratu dira bozketan.

Batzar nagusiek foru aldundiari eskatu diote babes ditzan AHTko herrialdeko lanak, eta baita Donostiatik Irunerako tartean egungo trenbidea egokitzeko Eusko Jaurlaritzak azaldu berri duen asmoa ere. Bilduk eta Aralarrek tren sozialaren aldeko jarrera azaldu dute, eta egungo tren azpiegiturak ahalik eta gehien aprobetxatzera dei egin dute.

Abiadura handiko trena ez ezik, Pasaiako kanpoko portua ere babes dezan eskatu diote Bilduren diputazioari. Batzar nagusiek «guztiz» babestu dute portu berria, haren bidez Pasaiako badiaerabat lehengoratzeko aukera izango dela iritzita. Aldi berean, portu berriak Gipuzkoako ekonomiaren jarduera handitzeko aukera emango duela uste dute EAJk, PSE-EEk eta PPk. Eusko Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta aurreko aldundiak portu berriaren alde udaberrian sinatu zuten protokoloarekin bat egiteko eskatu diote Garitanoren gobernuari.Aldi berean, Lezo-Gaintxurizketako plataforma intermodala susta dezan eskatu diote. Bilduren eta Aralarren ustez, berriz, kanpoko portua bideraezina da ekonomiaren ikuspegitik, eta babestutako naturgune batean bueltarik gabeko kalteak eragingo ditu.

Markel Olano EAJko batzarkideak Bilduren «bakardadea» azpimarratu du, eta eskatu dio ez dezala oztopa Gipuzkoako parlamentuaren gehiengoaren borondatea. Ideia horrekinbat egin du Rafaela Romero PSE-EEko batzarkideak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.