Udalbiltzaren batzar nagusia

Batzorde eragileko kideak berritu dituzte, eta lan ildoak zehaztu

Intxauspek lehendakari karguan jarraituko du, eta Iturrek, berriz, lehendakariorde. 600 lagunek parte hartu dute gogoeta prozesuan

Zuzendaritzako kideak, atzo eginiko batzarrean. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2017ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Hernanin (Gipuzkoa) elkartu ziren atzo Udalbiltzako kideak, erakundearen batzar nagusia egiteko. Bileran, aurrera begirako lan ildoak zehaztu dituzte, eta batzorde eragileko kideak berritu. Luis Intxauspe (Hernaniko alkatea) izendatu dute, berriz ere, lehendakari, eta Maite Iturre (Baztango zinegotzia) lehendakariorde.

Bi horiez gain, honako hauek izango dira Udalbiltzako Batzorde Eragileko kide: Nekane Garaigordobil (Legutioko alkatea), Jon Arriola (Berriatuako alkatea), Izaskun Guarrotxena (Bilboko zinegotzia), Jabi Asurmendi (Arakaldoko alkatea), Haizea Isasa-Mendez (Gamarteko zinegotzia), Patricia Perales (Iruñeko zinegotzia), Oihan Mendo (Garesko alkatea), Mikel Zabaleta (Leitzako alkatea), Alaitz Aizpurua (Usurbilgo zinegotzia), Andoni Gartzia (Astigarragako zinegotzia) eta Xebax Christy (Hazparneko zinegotzia).

Atzoko batzarrean, 130 hautetsik parte hartu zuten. Zuzendaritzako kideak hautatzeaz gain, iaz abiatutako Bagabiltza hausnarketa prozesuari amaiera eman zioten. Denera, 600 lagunek parte hartu dute bilera horietan; gehienak hautetsiak, baina baita hautetsi ohi, gizarte eragile eta herritarrak ere. 201 herri eta 23 eskualdetakoak izan dira parte hartu duten hautetsiak.

Prozesu horretan «elkartasun sare zabala osatzeko konpromisoa» hartu dute, eta lan ildo batzuk zehaztu dituzte: hautetsien eta eragileen saretze dinamikak martxan jartzea, Ikerbiltza eta Hurbiltzen egitasmoetan sakontzea, Esperientzia Bankua bultzatzea, eta EHNA berrindartzea gaur egungo egoerara egokituta.

Udalbiltzako lehendakariak bere hitzaldian esan du erakundea «behar-beharrezkoa» dela «Euskal Herrian kohesioan sakontzeko eta lurralde politika nazionala egiteko, Euskal herria Euskal Herriago izan dadin». Intxauspek azaldu du Udalbiltzak egiten duena ez duela beste erakunderik egiten, eta erakundeak «tresna» egokia dela administrazioen arteko «politika bateratuak» egiteko, «Euskal Herri mailako sinergiak sortzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.