Beasaingo bi udaltzain zauritu dira, tiro baten ondorioz

Udaltzainetako batek belaunean du zauria, eta besteak eskuan. Ertzaintzak hartu du tiroa ikertzeko ardura.

Beasaingo udaletxea eta udal plaza, artxiboko irudi batean.
Beasaingo udaletxea eta udal plaza, artxiboko irudi batean. Udaletxe azpian dago udaltzainen bulegoa. JON URBE / FOKU
joxerra senar
2024ko apirilaren 8a
13:30
Entzun

Igandean, Beasaingo udaltzainen egoitzan bi polizia zauritu ziren suzko arma baten ondorioz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, tiroa «ustekabekoa» izan zen. Dena den, Ertzaintzak hartu du tiro hori nola egin zen ikertzeko ardura.

13:00etan gertatu zen, eta ordu horretan polizia etxean bi udaltzain horiek zeuden.

Bi udaltzainak Zumarragako ospitalean artatu zituzten. Batek belaunean jaso zuen tiroa, eta ebakuntza egin diote. Bizkaiko ospitale batean dago oraintxe.

Beste udaltzaina bere kabuz joan zen ospitalera. Eskua zuen zauritua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.