Bihar Berrian

Beaumont: "Errepublikano gisa identifikatzen dut neure burua, ezkerrekoa, abertzalea eta feminista"

Madrilen kritika zaparrada eragin du Nafarroako Barne kontseilari izateko Maria Jose Beaumont aukeratu izanak. Izan ere, EH Bilduk proposatu zuen haren izena. Beaumontek berak, ordea, ez du bere burua alderdiekin lotuta ikusten: "Beti oso kritiko izan naiz, alderdi batzuekin zein besteekin". Jarraian, bihar BERRIAk kaleratuko duen elkarrizketaren aurrerapena.

Maria Jose Beaumont, Nafarroako Barne kontseilaria. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
joxerra senar
2015eko abuztuaren 1a
07:58
Entzun

Aste gutxi batzuk besterik ez da igaro Maria Jose Beaumontek Nafarroako Barne kontseilari kargua hartu zuenetik. Izendapenaren berri jakin zenean, haserre agertu ziren Madrilgo agintariak. Kritika hotsak isildu dira, ordea, eta lanerako ordua heldu zaio kontseilari berriari. Bere asmo eta iritzien berri galdetu dio BERRIAk.

"Neure burua bidezko auzien defendatzaile ikusten dut: ingurumenaren eta alor publikoaren defendatzaile".

"Egia esan, ez nuen pentsatu nire aurka joango zirela. Lehen egunean gobernuko beste kontseilariei esan nien: ‘Bana zezaketen apur bat gehiago, eta nirekin soilik ez zentratu’".

"Justizia zerbitzuak berrantolatu behar dira, eta eraginkortasuna hobetu".

"Ezinbestean ezarri behar dut legea, atsegin edo ez".

"Niretzat, Foruzaingoa beste zerbitzu publiko bat da, ziurrenik berezia".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.