Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak

Bederatzi euskal europarlamentari izango dira

Izaskun Bilbao (EAJ), Inaki Irazabalbeitia (Aralar), Jaime Mayor Oreja, Pablo Zalba eta Carlos Iturgaitz (PP), Ramon Jauregi, Iratxe Garcia eta Eider Gardeazabal (PSOE), eta Alain Lamassoure (UMP), Europako Legebiltzarreko diputatu.

2009ko ekainaren 7a
11:15
Entzun
Bederatzi hauek dira europarlamentari izango diren euskal herritarrak:

Izaskun Bilbao (Europaren Alde, 2. zerrendaburua). Bermeo (Bizkaia), 1961.

- Europaren Alde koalizioa: CiU, EAJ, Coalicion Canaria, Partido Andalucista, Bloc Nacionalista Valencia, Unio Mallorquina y Unio Menorquina.

- Ramon Tremosa (CiU) izan da zerrendaburua.

Inaki Irazabalbeitia (Herrien Europa-Berdeak, 3). Donostia, 1957.

- Herrien Europa-Berdeak koalizioa: ERC, BNG, Aralar, Verdes, EA, Chunta Aragonesista, Entesa Per Mallorca.

- ERCk (Oriol Junqueras), BNGk (Ana Miranda) eta Aralarrek (Inaki Irazabalbeitia) Katalunian, Galizian eta Hego Euskal Herrian lortu dituzten botoen arabera banatuko dute bost urtez euren partaidetza Parlamentuan, eta Irazabalbeitia bederatzi bat hilabetez ariko da europarlamentari lanetan.

- Sabin Intxaurraga (Zeanuri, Bizkaia; 1949) EAko kidea izan da koalizioko bosgarren zerrendakidea.

Jaime Mayor Oreja (PP, 1). Donostia, 1951.

Pablo Zalba (PP, 8). Corella (Nafarroa), 1975.

Carlos Iturgaitz (PP, 16). Santurtzi (Bizkaia), 1965.

Ramon Jauregi (PSOE, 2). Donostia, 1948.

Iratxe Garcia (PSOE, 8). Barakaldo (Bizkaia), 1974; dena den, Espainian egin du beti ibilbide politikoa, eta gaur egun Valladolideko PSOEko idazkariorde nagusia da.

Eider Gardeazabal (PSOE, 14). Bilbo, 1975.

Alain Lamassoure (UMP, 3). Paue (Frantzia); 1944. Angelun (Lapurdi) bizi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.