Bederatzi lagun inputatu dituzte euskal presoen argazkiak erakusteagatik

«Terrorismoa goratzea» leporatu diete Santurtziko txosnetan identifikatutako pertsonei

2011ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Ertzaintzak «terrorismoa goratzea» egotzi die bederatzi lagunei, euskal presoen argazkiak eta pankarta bat izateagatik. Gertaera asteazken arratsaldean izan zen, Santurtziko txosnetan.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ez zen istilurik izan. Baina Santurtziko torturaren aurkako taldeak salatu du bi pertsona jo zituztela ertzainek.

Santutxun, antzera

Bilboko Santutxu auzoko txosnetan ere, euskal presoen argazkiak eta kartelak kendu zituen Ertzaintzak atzo.

Ezker abertzaleak, gertatutakoa salatu, eta jaiez «gozatzen» jarraitzeko deia egin du, «polizia indarren probokazioetan erori gabe».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.