TORTURA

Bederatzi tortura kasu jaso dituzte 2015ean, Hego Euskal Herrian

Tortura salaketei buruzko 2015. urteko txostena aurkeztu du Espainiako Torturaren Prebentzio eta Salaketarako Koordinakundeak. Erasoak salatu eta ikusarazteko zailtasunak nabarmendu dituzte.

Erlantz Anda Eleak mugimenduko kidea, Lorea Bilbao TPSKko ordezkaria eta Cesar Manzanos Salhaketako kidea. JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS
Gorka Berasategi Otamendi.
2016ko uztailaren 18a
07:32
Entzun

Hego Euskal Herrian 9 tortura kasu bildu ditu Espainiako Tortuaren Prebentziorako eta Salaketarako Koordinakundeak (TPSK), 2015 urtean. Horietatik, 5 Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eta 4 Nafarroan. Kasu horiek 54 kaltetu eragin dituzte. Lehenengoz, ez da inkomunikazio egoeran atxilotutako pertsonen salaketarik izan. Hala eman dute jakitera Lorea Bilbao TPSKko eta Torturaren Aurkako Taldeko kideak, Cesar Manzanos Salhaketa elkarteko ordezkariak eta Erlantz Anda Eleak-eko kidea, gaur goizean Gasteizen egin duten prentsaurrekoan.

Tortura salaketek behera egin dute Hego Euskal Herrian, 2014ko datuekin alderatuta. 10 kasu atzeman ziren orduan. Aldiz, hazi egin da kaltetutako pertsonen kopurua, 14tik 54ra. Bilbaok azaldu duenez, estatu espainiarrean ere joera bera izan da, eta erasoak gizarte mobilizazioetan gertatu izanarekin lotu du.Nazio Batuen Erakundeak bere egiten duen tortura definizioaren araberako kasuak jasotzen ditu txostenak, tratu txarrak eta eraso fisikoak barne. Txostenak ez ditu biltzen, ordea, TPSKk jaso dituen salaketa guztiak. Kasu batzuetan, salatzaileek publiko ez egitea eskatzen dutelako; beste batzuetan, informazio nahikorik ez dagoelako. Horrez gain, gizarteko "talde baztertuenek" salaketa egiteko dituzten zailtasunak azpimarratu ditu Manzanosek. Estatuko segurtasun indarren eta kartzeletako funtzionarioen zaintzapean gertatzen diren erasoak "isilarazteko estrategiak" salatu ditu. Kaltetu askok administrazioa salatzeko beldurra dutela ohartarazi du, haien aurka jaso ditzaketen salaketengatik; bereziki, egoera irregularrean daude pertsona migratzaileen kasuan.

Mozal legea
Mozal legearen aplikazioari buruzko xehetasunak eskaini ditu Andak. Azaldu duenez, legea onartu zenetik -2015 uztailaren 1a-, otsailera bitartean, ia 4.000 alditan ezarri du legea Ertzaintzak; Espainiako Poliziak eta Guardia zibilak, berriz, 735 aldiz aplikatu dute Hego Euskal Herrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.