Behatokiak salatu du Osakidetzak kontratazioak egiten dituela euskara bazter utzita

Ohar baten bidez adierazi du ezinegona, Osakidetzak orain aste bi egin zuen jakinarazpenari erantzunez

(ID_13482968) (Gorka Rubio/@FOKU) 2024-01-10, Donostia. Herritarrak osasun zentrora sartzen markara ipinita, Espainiako Gobernuak d...
Pertsona bat Osakidetzako osasun zentro batetik irteten. GORKA RUBIO / FOKU
arantxa iraola
2024ko urtarrilaren 17a
19:00
Entzun

Profesional eskasiari aurre egite aldera ezinbestekoa dela esanda, Osakidetza EB Europako Batasunetik kanpoko medikuak kontratatzen hasi da. Orain dela aste bi egin zuen horren jakinarazpena. Euskararen ezagutza egiaztatzeko eskakizunik ez dute profesional horiek; horrek osasun sistemaren «kalitatean» eragin ditzakeen kalteez abisatu du Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. 

Portaera horrek herritarren «oinarrizko eskubideak» urratzen dituela gogoratu du Behatokiak. Prentsa ohar baten bidez egin du adierazpena. Osakidetzak erabaki horrekin euskara ezagutzarik ez dutenak kontratatzen «jarraitzen» duela esan du, aurrez ere arloan hutsuneak nabarmenak direla adierazita. Ahulenekin ere, pertsona «zaurgarriekin eta behar bereziak dituztenekin», horrek arazoak eragin izan dituela esan du, eta horiek saihestera egin behar dela.

Horiek horrela, Osakidetzako arduradunei osasun zentro eta erietxeetako «harrera protokolo eta kode etikoetan» hizkuntza eskubideak bermatzearen aldeko irizpideak txertatzeko eskatu izan dietela esan du Behatokiko arduradunek, eta aurrerapausoak ere ikusi dituztela bide horretan. «Konpromisoa hartu dute egoiliar zein langileen harrera eskuliburuetan eta kode etikoan ondorengo puntu hauek txertatzea aztertzeko: alde batetik, profesionalei euskaraz lan egiteko eskubidea aitortzea, eta, bestalde, euskaraz lan egiten duten profesionalenganako errespetu hobea bermatzea».

Bide horretan sakontzea ezinbestekoa da Behatokiko ordezkarientzat, eta xede horiek kendu edo bigarren mailan uzteak «ondorioak» izan ditzakeela gogoratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.