GIZARTEA

Belartzako obrak etetea eskatu du EH Bilduk, ez duela legea betetzen iritzita

Mercadona saltoki bat jarri nahi dute Donostiako kanpoaldean, Belartzan, eta hondeamakinak lanean ari dira, nahiz eta, koalizioak salatu duenez, oraindik zabalik den gune horren urbanizazio proiekturako proposamenak aurkezteko epea.

Belartzako obrak. HITZA
2016ko maiatzaren 27a
15:26
Entzun

EH Bilduk salatu du "agerikoa" dela Belartzako obrek ez dutela "araudia betetzen", lehiaketa publikoa itxi gabe obrak hasiak direlako. Horregatik, Mercadona saltegia jarri nahi duten guneko obrak gelditzeko eskatu du. Eneko Goia Donostiako alkatearen "berehalako agerraldia" ere eskatu du.

Ricardo Burutaran Donostiako zinegotziak baieztatu du asteazkenean argitaratu zela Gipuzkoako Buletin Ofizialean gune horren urbanizaziorako lehiaketan parte hartzeko epearen irekitzea. "Harrituta gaude: obretan ari dira legeak eskatzen duen lehiaketa publikoa ebatzi gabe". Burutaranen arabera, "gauzatze pribatuko erregimena" duten obren kasuan ere, horien inguruko urbanizazio proiektuak kontratazio publikoaren bidez egin behar direla, "baita publizitateari eta lehiari dagokienez ere". "Ez gara lehiaketa txiki batez ari, 1,3 milioi euroko lehiaketa batez baizik".

Burutaranek ukatu du egun egiten ari diren obrak "aurrez egin beharrekoak" direla, desbrozo lanak izan daitezkeen bezala, "leherketak" ere egin dituztelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.