Mairtin O Muilleoir Belfasteko alkate ohia Bilboko udaletxean bildu da gaur bertako alkate Juan Maria Aburtorekin.
Joan den astean, Arnaldo Otegiren askatasuna galdeginez AEBetako hainbat intelektualek eginiko eskaeraren aurkezpenean izan zen. Halaber, BERRIAren Andoaingo erredakzioan ere izan zen bisitan. Bisiten berri bere blogean eman du argitara O Muilleoirrek. Egun, Sinn Fein alderdiko Stormonteko parlamentari da.