Beñat Espil euskaltzale zuberotarra zendu da

Ozaze-Züharako euskaltzale zuberotarra atzo zendu zen, 66 urte zituela.

Beñat Espil
Beñat Espil. CHRISTOPHE DE PRADA
2024ko martxoaren 20a
11:15
Entzun

Beñat Espil euskaltzale zuberotarra zendu zen atzo. Mauleko eta Zuberoako Gaü Eskolaren sortzaileetarikoa zen Espil, eta horren eramaileetarikoa urte luzeetan. Zuberoako ikastolen borrokan ere parte hartu zuen.

Iparretarrak taldeko militantea izan zen, eta luzaz Ekaitza aldizkari politikoan artikulu idazten aritu zen. 2021ean zendu zen Allande Sokarrosen adiskidea ere bazen; funtsean, haren errautsen hedatzeko egunean Espilek berak idatzia zuen oroitzeko testua irakurri zuen.

Artikulu franko idazten segitu zuen Ekaitza bukatuta ere, zenbait aldizkaritan. Anitzetan, frantsesez.

Ikerzaleak elkartearekin, bestalde, Lehenago, Xiberoa = Autrefois, la Soule liburua idatzi eta plazaratu zuen 2003an.

Zuberera ikasteko

Gaü Eskolako ikasleek zuberera ikasteko metodoak landu zituen. 2016an, Mauleko Gaü Eskolako ikasleek etxean euskara ikasteko material pedagogikoa Internetez eskuratzeko plantan eman zuten sistema aurkezterakoan, hala zioen Espilek Mediabask kazetan euskararen erabilpenari buruz: «Usteen kontra, Zuberoa nagusiki frantses hiztuna da, eta euskaraz aritzeko guneak eskas ditu. Maskaradaz eta pastoralez aparte, arras leku guti dute euskaldun berriek zuberera erabiltzeko eremu publikoan. Zoritxarrez, euskaraz aritzea oraino ekintza militantea da. Bitxi bada bitxi, Gaü Eskola euskaraz aritzea tabu ez den leku bakarrenetarik bat da».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.