TESTIGANTZA

«Beraiek esaten zidaten zer deklaratu behar nuen»

2014ko urriaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Beatriz Etxebarria

04:00ak aldera, atea txikitu zuten. Iletik oratu ninduten, eta airean eraman. (...) Patrol batean sartu ninduten. Begiak itxita eramatera behartu ninduten (...) Madrilera bidaian, kolpeak eta kokotekoak (...) Birritan egin zidaten poltsa (...) [Polizia etxean] saio gogorrenak gauean izaten ziren (...) Elektrodoak ziruditen soinu batzuk entzuten nituen bitartean (...) Arropa kentzen hasi zitzaizkidan erabat biluzik utzi arte (...) Ur hotza bota zidaten gainetik. Poltsa jartzen zidaten 3 aldiz. Bainuontzia egitearekin mehatxatzen ninduten. Aulki baten gainean jartzen ninduten (...) eta baselina ematenipurtzulo eta aluan, eta objektu bat sartzen. Biluzik (..) manta batean bildu, eta jo egiten ninduten. Oratzen ninduten, bultzatzen, eta lurretik altxatzen ninduten (...) Auzi medikuak zalantzan jarri zuen kontatukoa (...) [Poliziek] esaten zidaten zer deklaratu behar nuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.