Epaiketa Lisboan

Beraien aurkako epaiketa "sakabaneta politikoaren kontrako epaiketa" bihurtu nahi dute Zuzen Ekintza taldeko kideek

Euskal presoen sakabanaketa politika salatzeko beste ekimen bat egingo du Portugalen Zuzen ekintza taldeak datorren astelehean. Elkarte horretako hamairu kide epaituko dituzte Lisboan, 2000. urtean Batasun Europarreko goi bilera batean Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidenteari pinturaz betetako arrautzak bota zizkiotelako. Fiskalak bosna urteko kartzela zigorra eskatu du auziperatu bakoitzarentzat, baina beraien aurkako epaiketa "sakabaneta politikoaren kontrako epaiketa" bihurtu nahi dute Zuzeneko kideek, "pentsatzen dugulako kontzientziak ezin direla epaitu".

'Sirenoa' zegoen tokia. LUIS JAUREGIALTZO, ARP
2004ko urtarrilaren 8a
15:26
Entzun
Portugalgo jusitiziak Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidentearen ohorearen kontrako atentatua egitea eta agiriak faltsutzea leporatzen diete Zuzen ekintza taldeko hamairu kideei, eta guztira bosna urteko espetxe zigorra eskatzen die. Zuzen ekintza taldekoek ukatu egin dituzte bi akusazioak, batetik, "giza eskubideak zapaltzen dituen Jose Maria Aznarrek zer ohore duen zalantzagarria delako", eta bigarrenik, beraiek zituzten akreditazioak Portugalgo agintariek emandakoak zirelako.

Horren gainetik, beraien aurkako epaiketa "sakabaneta politikaren aurkako epaiketa" bihurtu nahi dute Zuzen Ekintza taldekoek. "Gu epaitu nahi gaituzte. Guk pentsatzen dugu gure kontzientziak bultzatu gintuela ekintza zuzen, ez bortitz eta publiko hau egitera, eta pentsatzen dugu kontzientziak ezin direla epaitu eta gure planteamendua da Sevillako epaiketekin giraldillekin egin genuen bezala, gu Lisboara dispertsioa salatzera joatea", adierazi dute auziperatu batek gaur Donostian eskaini duten agerraldian.

Horretarako hainbat lekuko eramango dituzte epaiketara. Besteak beste, Rafa Larreina Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordeko lehendakariordea, Joseba Alvarez Sozialista Abertzaleak taldeko legebiltzarkidea, German Kortabarria eta Feliciano Lopez ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak, senideak, preso ohiak eta presoen mediku bat. Epaiketa astelehenean egingo da eta egun berean bukatuko ez balitz asteazkenean jarraituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.