Mikel Jimenez eta Haritz Azkona gazte nafarrak atxilotu egin dituzte, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalera beren burua aurkeztera joan direnean, kalez jantzitakoguardia zibilek.
Joan den abuztu amaieran Guardia Zibilak Barañainen (Nafarroa) egin zuen sarekadan bi gazte horien bila ibili ziren, baina ez zituzten aurkitu. Beren kontrako atxilotzeko agindua zegoela jakitean, beren borondatez deklaratzera joateko prest zirela jakinarazi zioten gazte biek Fernando Grande Marlaska epaileari, Aministriaren Aldeko Mugimenduak agertu duenez.
Nahi izanez gero Auzitegi Nazionalera joateko erantzun zien Grande Marlaskak, baina ez ziela hitzordu bat emango, eta ez zuela haien kontrako atxilotze agindua bertan behera utziko. Esan bezala, gaur beren burua aurkeztera zihoazela atxilotu dituzte biak. Gainera, inkomunikatu egin dituzte. AAMren arabera, astelehenean eramango dituzte epailearengana.
Abuztu amaierako sarekadan atxilotu zituzten bi gazteek, Luis Goñik eta Xabier Sagardoik, inkomunikatuta izan zituzten bost egunetan "tortura bortitzak" jasan zituztela salatu zuten. Segi erakundeko kide izatea egotzita baldintza gabe espetxeratzeko agindu duen Marlaskak.
Atxiloketak
Beren kabuz Auzitegi Nazionalera joan diren bi gazte atxilotu egin dituzte
Mikel Jimenez eta Haritz Azkona dira. Abuztuaren amaieran Guardia Zibilak Barañainen egin zuen sarekadan haien bila joan ziren, baina ez zituzten aurkitu. Beren borondatez deklaratzeko prest zirela jakinarazi zioten Grande Marlaskari, baina epaileak ez die hitzordu bat eman nahi izan. Inkomunikatu egin dituzte biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu