Gasteiz, Bilbo eta Donostiarako AHT lerroak batuko dituen lotunea eraikitzeko beste urrats bat egin du Espainiako Gobernuak: Aldizkari Ofizialean argitaratu du Bergarako lotunearen kontratu adjudikazioa.
Madrilek 134 milioi euroko kontratua sinatuko du lau enpresak osatutako aldi baterako elkarte batekin. Honako enpresa hauek osatzen dute elkartea: OHL (%40), Geotunel (%30), Construcciones Sobrino (%20) eta Agrupacion Guinovart Obras y Servicios Hispaniak (%10).
Bergarako lotuneko bigarren tartea —Arrasate eta Bergara artekoa— esleitzeko baimena joan den urtarrilean eman zuen Espainiako Gobernuak. Sustapen Ministerioak orduan berretsi zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako AHTaren lanak 2023rako amaitzeko konpromisoa.