Beristain eta Rodriguezi, sei eta bost urteko zigorrak
PARIS. Parisko Auzitegi Korrekzionalak sei urteko kartzela zigorra ezarri dio Iker Beristaini eta bost urtekoa Liher Rodriguezi. «Terrorismoa» eragitea eta dokumentuak faltsutzea leporatuta zigortu dituzte ustezko bi etakideak. Zigorra bete ondoren Frantzian sartzeko debekua ere ezarri diete, eta 3.000 euroko kalte-ordaina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu