Berme Batzordeak zer esango segitzen du ildo kritikoak

2019ko urriaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Maiorga Ramirez EAko idazkarigai nagusiak helegitea aurkeztu zuen Berme Batzordean, bere hautagaitza baliogabetzearen kontra. Atzo, batzorde horrek zer ebatziko jarraitzen zuen sektore kritikoak, uste baitu Eba Blanco ezin dela idazkari nagusi izan batzordeak Ramirezen helegiteaz erabaki arte. Bestalde, EAren egoeraz mintzatu da Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea. Esan du «ohore bat» dela Carlos Garaikoetxea Jaurlaritzako lehendakari ohia EH Bildun egotea, baina uste du «bidegabea» dela esatea EA ez dagoela behar bezala ordezkatuta koalizioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.