Bermeoko Udaleko (Bizkaia) osoko bilkurak bertan behera utzi du, aurreko udal gobernuak Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea uzteko hartutako erabakia. Hala, mankomunitatean izango dituen ordezkariak izendatu ditu. «Euskararen normalizazioaren aldeko politikak mantendu eta sustatzeko ezinbestekoa ikusten genuen hori. Normalizazio hori alor guztietan eman behar da», adierazi dute udaleko ordezkariek.
Iazko apirilaren 29an hartu zuen Uema uzteko erabakia aurreko udal gobernuak. Berriak egoera aztertu, eta atzera egin du. Gainera, salatu du azken bi urteetan udalak ez zituela Uemako kide izateko sariak ordaindu. «Mankomunitateak behin eta berriz egin zion eskaria, baina zuten egin. Orain jakin ahal izan dugu zein den benetako egoera». Hala, egungo udalak egin beharko dio aurre zorrari. Mankomunitatean parte hartzeko izendatu dituzten kide berriak, berriz, hauek dira: Josu Imanol Unanue, Amaia Elorza, Juan Carlos Goienetxea, Juan Carlos Agirre eta Irune Ormaetxea.
Bermeoko Udaleko euskara batzordeak bilera deituko du herriko jaien ostean, euskararen normalizaziorako politiken inguruan herritarren ekarpenak eta iritziak jasotzeko.
Bermeok atzera bota du Uema uzteko erabakia, eta ordezkariak izendatu ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu