Berri Txarrak-ek "terrorismoa goratu eta ETAko presoak babesten" dituela esanez, talde nafarrak Zaragozan ematekoa duen kontzertua debekatzeko eskatu dio PPk udal gobernuari.
PPko eledun Jorge Azconek eskatzen dio Zaragozako alkate Pedro Santisteveri jarrera aldatu, eta debeka dezala Lekunberriko taldeak egitekoa duen kontzertua: "Ez litzaioke udal azpiegitura bat erabiltzen utzi behar, halako curriculum tamalgarria duen talde bati".
Irailaren 25ean, NATOren maniobren aurka antolatutako makrokontzertuan parte hartzekoa da Berri Txarrak.