BERRIA taldea

BERRIAk iragarki futurista bat aurkeztu du 15. urteurrenerako

Hedabideen etorkizuna eta BERRIArena berarena irudikatzeko bideoa egin du BERRIAk. BERRIAlagunen babesa etorkizuna bermatzeko ezinbestekoa dela nabarmendu du.

2018ko ekainaren 11
07:09
Entzun

Hamabost urte beteko ditu BERRIAk ekainaren 21ean, urtemuga ospatzeko ekitaldi bat egingo du ekainaren 20an, 19:00etatik aurrera, Martin Ugalde kultur parkean. BERRIAk etorkizuneko erronkei aurre egiteko abian duen Geroa Zugan kanpainari bultzada emateko eguna ere izango da. Izan ere, proiektua indarberritzeko neurriak hartzen ari da euskarazko hedabidea.

Etorkizuna irudikatzen ari da BERRIA, eta etorkizura irudikatu du urteurrenerako egin duen iragarkiak ere: 2048 urtea da, Edurne Azkarate Eneko Sagardoi aktoreak geltoki batean BERRIA irakurtzen ari diren bi lagun dira eta lerroburu bitxiek betetzen dute BERRIAren azala. Lurretik kanpo bizi den biztanleria kopurua, Uraren gerratea, Artizaharrerako exodoa eta Belakoren azken kontzertuak osatzen dituzte tituluak. Mundua aldatu da, eta, harekin, komunikabideak. Agerian uzten du hori bideoaren amaierak, BERRIAren etorkizuneko formatoa zein izango den irudikatzen duenean.

Bideoa Lander Garrok zuzendu du, eta hark egin du gidoia ere.

30 urte barru, BERRIAlagunei esker, euskaraz informatzen jarraituko duela nabarmendu du BERRIAk. Euskarazko egunkariaren eginkizuna delako, eta irakurle euskaldunaren eskubidea delako. Etorkizun hori posible egiteko, Geroa Zugan kanpaina abiatu du euskarazko egunkariak, eta 5.000 BERRIAlagun berri egiteko erronka ezarri dio bere buruari. Erronka horretan, lagun du BERRIA Berri taldea.

Egizu posible geroa. Izan BERRIAlaguna! #GeroaZugan #BERRIAk15

[youtube]https://youtu.be/q0qHqkS7bTU[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.